ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

21 OTS 2018
0

Valentin Escuderoren eskutik itun terapeutikoari buruzko formakuntza

Aurreko astean Norberakoek eta Izan Fundazioko zenbait lankideek Valentin Escuderorekin egoteko aukera izan genuen, ibilbide profesional bikaina duen gizon batekin hartu-emana izateko. A Coruñako Unibertsitateko Psikologia saileko irakaslea izateaz gain, “ Arreta eta Eskuhartze familiarra” masterreko zuzendaria da.

A Coruñako Unibertsitateko parte den area baten sortzaile eta zuzendari dugu, UIICF hain zuzen ere, arreta eta eskuhartze familiarrean ikerketak burutzen dituen unitatea delarik. Naval-Ferrol ospitalean kokatzen da eta terapia familiarretara zuzenduriko programak garatzen dituzte. Honez gain, “State University of New York at Albany (USA)”ko klinikako irakasle adjuntua da, VUB-ko (Vrije Universitate Brussels) bisitari maisua izan da hiru urtez (2007-2010), eta Erresuma Batuko Bristol Unibertsitateko “Centre for Family Policy and Chlid Welfare, School for Policy Studies” sailean ikerlari bezala aritu zen 2006-2007 bitartean.

SOFTA (System for Observing Family Therapy Alliances, APA-k argitaratua) tresnaren egileetako bat da, itun terapeutikoa familia eta bikoteetan aztertzeko eredu nagusienetakoa. Argitarapen  anitz ditu aldizkari ezberdinetan eta bere gidak eta manualak oso erabiliak dira gizarte zerbitzuetan.

Ikertzaile bezala duen ospeaz gain, bere burua terapeuta familiar bezala definitzen du. Gainera,  Arrisku zein Babesgabetasun Egoeran dauden Adin Gabeei Tratamendu Terapeutikoa eskaintzen dien Programaren arduraduna da 2011 urtetik. Adin gabeak babestea helburu duten hainbat zerbitzuren erreferentzia programa litzateke honakoa, 7 taldez eta 22 profesionalez osatua.

Valentinek egiten dituen lan ezberdinen artean garrantzi handia dauka gizarte zerbitzu eta haur babes testuinguruetan egiten duen  familia eskuhartze sistemikoak. Ildo honetatik, superbisio eta formakuntza eskaintzen die gizarte zerbitzu eta haur babesean lan egiten duten talde eta programa ezberdinei leku askotan, hala nola, Espainian, Portugalen, Belgikan eta Ingalaterran.

Bere ibilbide profesionalaren islada izanik, beraien programaren oinarrian dagoen eskuhartze eredua azaldu zigun elkarrekin igarotako orduetan. Honako eredu hau, itun terapeutikoan oinarritzen da, profesional eta erabiltzaile arteko harremana segurtasuna transmititzen duen testuinguru batean sortzeko beharra azpimarratzen duen eredua izanik. Ideia honi eutsiez, nerabezaroan berebiziko pisua duten bi alderditan fokua jartzeko aukera dugu, bai emozioen kudeaketan bai identitate positibo baten garapenean, eta konfiantzazko giro batean lan egin.

Profesional honek erakutsi digun jarrera adeitsuak, gertutasunak eta ezagutza anitzen integrazioak gure lan taldean oso emaitza aberasgarriak izan ditu. Berak erakutsitako liburuak, gidak, tresnak, SOFTA-SOATIF ereduak eta abar gure lan egiteko moduarekin, urte askotako lanarekin sorturiko eskuhartze ereduarekin oso bateragarriak diren edukiak direla deritzogu.

Bestalde, gure ereduarekin daukan bateragarritasunaren ideiarekin jarraituz, Norberan egunerokotasunean erabiltzen ditugun metodo, estrategia eta ekintzen balioaz jabetzeko edo hauen eraginkortasuna berresteko aukera eman digu. Nerabezaroan oinarritutako eskuhartzeen eraginkortasuna ebaluatzen zituzten ikerketa (Hogue, Dauber, Samuolis, & Liddle, 2006) batean ikusi zenaren arabera, honakoak dira eraginkorrenak: nerabearekin saioak erregulartasunez izatea, itun terapeutiko indartsu bat sortzea eta mantentzea, arazo partikularretan erdiratzea eta  nerabeen prozesu ebolutiboari dagozkien gaitasunak lantzea.

Orain hain interesgarri eta aberasgarri iruditu zaigun topaketa honen inguruko hausnarketa egiteko unea da.

Hurrengo arte Valentin, esker mila eta besarkada handi bat.

Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Kronologiko-ordena

2024
Urtarrila
Otsaila
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
2023
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Abuztua
Iraila
Urria
2021
Urtarrila
Apirila
Maiatza
Uztaila
Iraila
Urria
2020
Urtarrila
Otsaila
Maiatza
Ekaina
2014
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: