ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Congreso 2016

Hizlariak

Boris Cyrulnik

Neurologo, psikiatra eta psikoanalista, Cyrulnik giza etologiaren sortzaileetako bat da. Var-eko Unibertsitateko irakasle dela, Frantzian, Touloneko Ospitaleko etologia klinikoaren ikertalde baten arduradunetako bat da. "Los patitos feos", "El murmullo de los fantasmas", El encantamiento del mundo", "De cuerpo y alma", "Sálvate, la vida te espera" liburuak idatzi ditu, besteak beste.

Sei urte baizik ez zuela, kontzentrazio-esparru batetik ihes egitea lortu zuen; gainerako senideak, ordea, judu jatorriko errusiar etorkinak, ez ziren sekula itzuli. Umezurtz gaztea alderrai ibili zen harrera-zentro eta familietan barna. Zortzi urte zituela, Frantziar Artapen Publikoak baserri batean kokarazi zuen, eta ia-ia ume baserritar analfabeto bilakatzekotan egon zen; alabaina, mediku izatera iritsi zen, bizi-gogoa bere buruari ulertarazi nahian betiere.

Javier Elzo

Jorge Barudy

Neuropsikiatra, haur-psikiatra, psikoterapeuta eta familia-terapeuta. EFTA Familia-terapiako Europar Elkarteak aitortutako formatzailea. Graduondoko irakaslea izan zen Lovainako Unibertsitate Katolikoko psikoterapia eta esku-hartze sozial sistemikoan (1983-1998). Haurren tratu txarren prebentzio- eta tratamendu-programaren arduradun klinikoa (Unibertsitate bereko SOS Enfants-Famille Programa, 1984-1997). EXILen fundatzailea Bruselan (Belgika), Bartzelonan (Espainia) eta Txilen (indarkeria, tortura edota Giza Eskubideen urraketak pairatutako biktimen zentro mediko-psikosoziala), bai eta, 2000. urtean, IFIV indarkeriaren ondorioei buruzko formazio eta ikerketa-ekimenerako eta erresilientzia sustatzeko Institutuaren fundatzaileetakoa ere, Bartzelonan. Haurrak artatzeko lantaldearen kidea da, Kataluniako Haurren aldeko Itunaren baitan. CIPI Haurrak Babesteko Kontseilu Independenteko Ohorezko Kontseilaria da. Haurren tratu txarren prebentzio eta tratamendurako programaren aholkulari eta ikuskatzailea da Latinoamerikan, Belgikan, Frantzian eta Espainian; arlo horrexetan lan egiten duten talde profesionalen formatzaile eta ikuskatzailea da. Irakaslea da hainbat unibertsitate espainiar, europar eta amerikarretan graduondoko ikastaroetan, betiere indarkeriak haur, emakume, familia eta komunitate osoarengan dituen ondorioen prebentzio eta tratamendurako gaietan. Hizlari aritu izan da hainbat kongresu eta jardunalditan, Espainian, Europan, Hego eta Erdi Amerikan... Haurren tratu txarrei eta babesari buruz artikulu ugari idatzi ditu, eta generoarengatiko eta seme-alaben aurkako indarkeriari buruzko eskuliburuak, bai eta honako idazlan hauek ere:

"El dolor invisible de la infancia. Una lectura ecosistémica del maltrato infantil".

"Maltrato infantil: ecología social: prevención y reparación".

"Los buenos tratos a la infancia: Parentalidad, apego y resiliencia". 

"Hijas e hijos de madres resilientes".

“Los desafíos invisibles de ser madre o padre: Manual de evaluación  de las competencias y la resiliencia parental “.

"La fiesta mágica y realista de la resiliencia infantil: Manual de técnicas terapéuticas para apoyar y promover la resiliencia de niños, niñas y adolescentes".

"La inteligencia maternal". Editorial Gedisa. Espainia, 2014.

Maryorie Dantagnan

Maryorie Dantagnan, Psikologo eta haur psikoterapeuta, haur terapeuten formazioari ekarpenak egin dizkiolako oso ezaguna da, abiarazi dituen psikoterapia-eredu berriak tratu txarrak jasandako neska-mutilen sufrimenduari, kalte traumatikoei eta atxikimendu-trastornoei egokitzen zaizkie eta. 2000. urtean, IFIV indarkeriaren ondorioei buruzko formazio eta ikerketa-ekimenerako eta erresilientzia sustatzeko institutuaren fundatzaileetako bat.
Gaur egun Bartzelonako EXILen haur psikoterapia programaren arduradun klinikoa da, eta bertan koordinatzen du, besteak beste, genero-indarkeriaren biktima diren amen seme-alabentzako programa terapeutikoa.  Hainbat erakundetako haur terapeuten ikuskatzailea.

2008. urteaz geroztik, psikologiaren, psikiatriaren eta halako diziplinen profesionalentzat Espainian Bartzelonan, Bilbon eta Donostian, eta Txilen Viña del Mar-en egiten den Haurren Traumaterapia Sistemikoaren Graduondoko Diplomaren zuzendarietako bat da; "Red Apega" sortu du, alegia, goian aipatutako Diplomadun profesionalen sarea.

Hainbat idazlanen egilea da, banaka edo taldeka: “Las funciones ejecutivas: qué son y cómo fortalecerlas”, “El desafío de ser madre o padre: la evaluación y la rehabilitación de las incompetencias parentales”, “Los trastornos de la organización cerebral, el neurodesarrollo y el funcionamiento de la mente como consecuencia de los traumas tempranos, complejos y acumulativos, por los malos tratos infantiles” artikuluena; PEC delakoarena; genero indarkeria pairatutako amen seme-alabei buruzko eskuliburuena, bai eta honako liburu hauena ere:

  • “Los buenos tratos a la infancia: Parentalidad, apego y resiliencia”.
  • “Los desafíos invisibles de ser madre o padre: Manual de evaluación  de las competencias y la resiliencia parental “.
  • “La fiesta mágica y realista de la resiliencia infantil: Manual de técnicas terapéuticas para apoyar y promover la resiliencia de niños, niñas y adolescentes”.
  • “La inteligencia maternal”.

Banatu: