Komunikazioa "multifamiliar" talde baten bidez iristen da Norberara
Joan den astelehenean, hilero egiten dugun multifamiliar taldean elkartu ginen. Topaketa interesgarria izan zen, eta batez ere komunikazioa eta “ni mezuak” landu genituen.
Ni mezuak tresna ona dira asertibitatea sustatzeko eta, batez ere, sentimenduak, iritziak eta beharrak lehen pertsonan adierazi ahal izateko, besteei errua bota gabe. Teorian errazak diruditen arren, praktikan dezente kostatzen zaigu — edo hobeto esanda, kosta egiten zait — horiek erabiltzea.
Lan dinamika Norberak aspalditik erabiltzen duen bera izan zen: lehenik eta behin, talde handi batean elkartu ginen, eta, gero, familiak sinbolizatzen dituzten talde txikiagoetan banatu ginen (kideen artean benetako ahaidetasuna egotea saihestuz). Azkenik, elkarrekin landutakoa komunean jarri genuen.


Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi