ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

04 AZA 2015
0

Norbera, IZAN Fundazioko Kongresua. 2016ko Maiatzak 27 eta 28.

"Nerabezaroa, aukerarako aroa" izenburupean, kongresu bat antolatzen ari gara Donostian, profesionalei begira gehienbat: psikologoak, pedagogoak, familia-terapeutak, irakasleak, orientatzaileak…; hots, hezkuntzaren esparruan zein terapiarenean nerabeekin eta beren familiekin lan egiten dutenentzako kongresua da.

Kongresu honen bidez, tratu onen kultura hedatu nahi dugu, bai hezkuntzan, bai familian, bai gizartean; izan ere, tratu onen kultura behar-beharrezkoa da, gizarte osasuntsu bat garatuko badugu.

Kongresuan, bada, ongi tratatzen duen gurasotasunari loturiko gaiak jorratuko dira; atxikimendu era desberdinak berraztertuko ditugu, bai eta era bakoitzaren araberako ezaugarri pertsonalak ere. Halaber, haurtzaroko bizipenen traumei aurre egiteko eta gainditzeko modu egokiez diharduten arloak landuko dira, eta nola sustatu erresilientzia, hau da, aurkako egoerak gainditzeko gaitasuna.

Banatu:

Iruzkinak
Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: