ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Esku hartze ildoak

Talde-ikuspegia

Jakina da berdinen taldeak nerabeen sozializazioan duen gero eta garrantzi handiagoa. Horregatik, Norberak talde-lanerako gune bat eskaintzen du, pertsonen arteko harremanak sortzen laguntzeko eta horrela zailtasunak batera gainditu ahal izateko.

Taldea aldaketarako tresna baliagarria da, ezartzen diren loturak aztertuz gazte bakoitzak bere berdinen aurrean jokatzen duen moduan jardun baitaiteke, eta jasotzen dituen eraginak zeintzuk diren, taldearen presioaren aurrean nola erantzuten duen, eta helduen munduarekin duen elkarreragina zein den jakin ere.

Horrela, gazteen garapen pertsonalaren prozesua bultzatzeko beharrezko osagarri bihurtzen da.

< /p>Talde-prozesu horretan parte hartzea Norberak familiei egiten dizkien proposamenetako bat da, gurasoen artean beren jarrerak eta seme-alabekin dituzten harremanak aztertu eta eztabaidatzeko esparrua ezartzen lagunduz.