ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Congreso 2016

Aurkezpena

 

X

Jaun-andre agurgarriok:

“Nerabezaroa, aukeren aroa” izenburupean, Izan Fundazioak – Norberak Donostian (maiatzak 27 eta 28) kongresu bat antolatu dute, gehienbat Psikologian, Pedagogian, Medikuntzan, Familia-terapian, Irakaskuntzan, Orientazioan, Gizarte Lanean eta abarretan diharduten profesionalei zuzenduta; hots, alderdi hezitzaile edo teraupetikotik nerabeekin eta haien familiekin lan egiten dutenei.

Kongresuan, bada, honelako gaiak jorratuko dira: gurasotasun mota desberdinak eta hauek garunaren garapenean dituzten eraginak, atxikimendu mota desberdinen arabera ezartzen diren harreman-dinamikak, haurtzaroan nozitutako traumei aurre egiteko estrategiak, eta erresilientzia-gaitasuna sustatzeko moduak, erresilientziatzat hartzen delarik aurkako egoerak gainditzeko gaitasuna.

Beraz, kongresuarekin dugun asmoa honako hau da: gure hezkuntza-, familia- eta gizarte-inguruan tratu onen kultura zabaltzen jarraitzea, bera baita gizarte osasuntsu baten funtsezko oinarria.

Jorratu beharreko gaien edukiarengatik ez ezik, bertan parte hartuko dutenen mailarengatik ere -mundu mailakoa baita-, profesional askorentzat kongresu hau interes handikoa izan daitekeelakoan gaude.

 

Adeitasun osoz

  Alberto Ruiz de Alegría

Norberako zuzendari teknikoa

firma

Banatu: